¡1ª Jornada con Proveedores de interés para el comercio y la hostelería! / 1. Jardunaldia merkataritzarako eta ostalaritzarako interesgarriak diren hornitzaileekin!

El pasado 27 de abril celebramos la primera de las Jornadas con Proveedores de interés para el comercio y la hostelería programadas para este año.

Pasa den apirilaren 27an egin genuen Merkataritzarako eta Ostalaritzarako interesgarriak diren hornitzaileekin elkartzeko urte honetan programatu diren jardunaldietako lehena. 

Fue un encuentro ameno, cercano y dinámico en el que tuvimos la oportunidad de conocer nuevas herramientas que están a nuestro alcance para gestionar los establecimientos y aumentar su competitividad.

Topaketa atsegina, hurbila eta dinamikoa izan zen, eta aukera eduki genuen establezimenduak kudeatzeko eta establezimenduen lehiakortasuna areagotzeko eskura ditugun tresna berriak ezagutzeko.

Como ya lo adelantamos en el post de convocatoria, se trataba de un encuentro un tanto diferente a las jornadas que estamos habituados a asistir. Queríamos que fuese un encuentro ágil y enriquecedor, y creemos que lo conseguimos.

Deialdiaren post-ean jada aurreratu genuen moduan, topaketa zertxobait desberdina izan zen parte hartzen ohituta gauden jardunaldien aldean. Topaketa arina eta aberasgarria izatea nahi genuen, eta lortu genuela uste dugu.

Puntuales a las 13:45 fueron llegando todos los asistentes a Ficoba, y se fueron repartieron entre las 6 mesas que dispusimos para los diferentes proveedores:

13:45ean, puntu-puntuan, bertaratuak Ficobara heltzen hasi ziren eta hornitzaileentzat prestatu genituen 6 mahaien artean banatu ziren:

– Lady Red Management (creación artística, diseño, promoción y producción de espectáculos musicales y demás eventos):

Lady Red Management (sorkuntza artistikoa, eta musika ikuskizunen eta gainerako ekitaldien diseinua, sustapena eta ekoizpena):

– Bolpa (impresión de bolsas de papel en grandes y especialmente pequeñas cantidades):

Bolpa (Paperezko poltsen inprimaketa kopuru handitan eta, bereziki, kopuru txikitan):

– HRCSecurity (instalación y mantenimiento de sistemas de seguridad de robo e intrusismo, incendio y Circuito Cerrado de Televisión (CCTV)):

HRCSecurity (Segurtasun Sistemen Instalazioa eta mantentze lanak, Lapurreten eta Intrusismoaren aurka eta Suteen aurka, eta Telebista Zirkuitu Itxiarekin (CCTV)):

– 8imedia (expertos en creatividad y comunicación online):

8imedia (adituak online sorkuntzan eta komunikazioan):

– Estudio Gover (fotografía de producto, publicidad y corporativa):

Estudio Gover (produktuko argazkia, publizitateko argazkia, eta argazki korporatiboa):

– Escapart Studio (escaparatismo y visual merchandising):

Escapart Studio (eskaparatismoa eta visual merchandisinga):

Cada proveedor contó con 10 minutos para explicar sus productos/ servicios, su aplicación directa en el establecimiento y el valor añadido que puede aportarles. Tras esos 10 minutos, los grupos de asistentes fueron rotando por las diferentes mesas.

Hornitzaile  bakoitzak 10 minutu eduki zituen bere produktuak/zerbitzuak azaltzeko, bai eta establezimenduan duten zuzeneko aplikazioaren eta establezimenduari eman ahal dieten balio erantsiaren berri emateko ere. 10 minutu horien ondoren, bertaratuen taldeak mahai guztietatik igaro ziren, txandaka.

Nos gustó y nos sorprendió el ambiente que se generó en cada una de ellas, agradable y muy cercano con los proveedores. Fue un encuentro muy “de tú a tú” que se valoró muy positivamente tanto por los asistentes como por los propios proveedores.

Horietako bakoitzean sortu zen giroa gustatu zitzaigun eta harritu gintuen, atsegina eta hornitzaileengandik oso hurbila izan baitzen.  Aurrez aurreko topaketa izan zen erabat, eta oso positiboki baloratu zuten bai bertaratuek bai hornitzaileek beraiek.

También hubo tiempo después para compartir sensaciones y charlar un rato de forma amigable y distendida en torno a este original catering 100% personalizado para la ocasión. Gracias Hambroneta por sorprendernos con vuestra Hambrolunch. ¡Estaba todo buenísimo, tal y como lo han hecho saber muchos asistentes y proveedores!

Sentsazioak partekatzeko eta tartetxo batean adiskidetsu eta lasai  hitz egiteko denbora ere egon zen, okasiorako bereziki prestatutako catering bitxiaren inguruan. Eskerrik asko, Hambroneta, zuen Hambrolunchekin harrituta geratu ginen eta. Dena oso ona zegoen, bertaratu eta hornitzaile askok jakinarazi dutenez!

De una forma inmejorable dimos, por tanto, por concluida esta 1ª Jornada con Proveedores. ¡Muchas gracias Ficoba por vuestra colaboración y gracias a todos los asistentes y proveedores por vuestra participación!

Modu ezin hobea, beraz, Hornitzaileekiko 1. Jardunaldiari amaiera emateko. Eskerrik asko, Ficoba, zure laguntzagatik eta eskerrik asko, baita ere, bertaratu eta hornitzaile guztiak, zuen partaidetzarekin!

La 2ª Jornada ya está en camino, la celebraremos el próximo 25 de mayo y en los próximos días daremos información detallada sobre la misma en nuestro blog y en las redes sociales de Bidashop (Facebook, Twitter e Instagram).

2. Jardunaldia bidean da dagoeneko. Maiatzaren 25ean egingo da, eta hurrengo egunetan jardunaldi horren informazio zehatza emango da gure blogean eta Bidashopen sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram).

1 comentario en “¡1ª Jornada con Proveedores de interés para el comercio y la hostelería! / 1. Jardunaldia merkataritzarako eta ostalaritzarako interesgarriak diren hornitzaileekin!

Los comentarios están cerrados.