Así de bien ha ido el 1º Programa de Encuentros con Ciudadanos en los establecimientos Bidashop / Begira zein ondo atera den Bidashop establezimenduetan Herritarrekin Topaketak egiteko 1. Programa

Esta primavera ha sido de lo más activa en los establecimientos Bidashop con la celebración del 1º Programa de Encuentros con Ciudadanos, una acción financiada por la Diputación Foral de Gipuzkoa y en la que hemos contado también con la colaboración del Ayuntamiento de Irun.

Udaberririk aktiboena  izan da aurtengoa Bidashop establezimenduetan, Herritarrekin Topaketak egiteko 1. Programa egin baita, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta eta Irungo Udalaren laguntzarekin.

Desde abril hasta junio, y prácticamente a diario, en nuestros establecimientos se han realizado charlas y talleres impartidos por profesionales y personas apasionadas encantadas de compartir su experiencia y conocimiento en diferentes ámbitos.

Apiriletik ekainera bitartean, eta ia egunero, gure establezimenduetan hitzaldiak eta tailerrak egin dira, zaletasunak dituzten eta hainbat alorretan dituzten ezagutzak eta esperientziak partekatu nahi dituzten profesionalek eta pertsonek emanda.

Celebradas en horario no comercial, han sido una buenísima oportunidad para pasar un rato agradable con nuestros clientes y convertir nuestro establecimiento no sólo en un lugar de compras, también en un espacio en el que divertirse y aprender. Han sido 20 charlas en total repartidas en 20 puntos de la ciudad.

Ordutegi komertzialetik kanpo egin dira, eta oso aukera ona izan da une atsegina igarotzeko gure bezeroekin eta gure establezimendua erosketa gunea ez ezik dibertitzeko eta ikasteko leku ere bihurtuta. Guztira 20 hitzaldi eman dira, hiriko 20 puntutan banatuta.

Foto de Estudio Gover

Diariamente nos hemos ido haciendo eco de ellas en nuestras redes sociales Facebook e Instagram, pero a continuación hacemos un bonito resumen de cada una para recordarlas, ¡y que no se olviden!

Egunero, Facebook eta Instagrameko gure sare sozialetan eman dugu hitzaldi horien berri, baina ondoren bakoitzaren laburpen polit bat egingo dugu gogoratzeko, eta ez ahazteko!

bidashop_comercio_irun_charla_bar_manolo_leontxo_garcia_ajedrez

27/04/2017 “Viaje al fascinante mundo del ajedrez” en el Bar Manolo. Leontxo García llevó a los asistentes a un viaje imaginario a través de los siglos y del mundo para detenerse en los momentos más importantes de la historia del ajedrez, desde su invención en la India a su llegada a España con los musulmanes. Contó también sus vivencias con Fischer, Kárpov, Kaspárov, Anand, Carlsen, las hermanas Polgar y todos los mejores jugadores del mundo durante los últimos 35 años.

2017/04/24 “Xakearen mundu miresgarritik bidaia bat”, Manolo tabernan. Leontxo Garciak mendetan zehar eta munduan zehar eraman zituen bertaratuak, irudimenezko bidaia  batean,  xakearen historian, Indian asmatu zenetik musulmanen eskutik Espainiara iritsi arte, unerik garrantzitsuenetan geldialdiak egiteko. Kontatu zituen, halaber, Fischerrekin, Karpovekin, Kasparovekin, Anandekin, Carlsenekin, Polgar ahizpekin eta azken 35 urtean munduko jokalaririk hoberen guztiekin eduki dituen bizipenak.

bidashop_comercio_irun_charla_nekane_moda_arreglitos

02/05/2017 “Taller de costura” en Nekane Moda. Con el taller de Mila de Arreglitos desarrollamos nuestras habilidades manuales, aprendiendo a confeccionar un complemento para el bolso o llavero. Fue un mediodía diferente en buena compañía.

2017/05/02 “Joskintza tailerra” , Nekane Modan. “Arreglitos”-eko Milaren tailerrarekin gure eskuko trebetasunak garatu genituen, eta poltsarako osagarri bat edo giltzatako bat egiten ikasi genuen. Eguerdi aparta izan zen, konpainia ederrean.

bidashop_comercio_irun_charla_pilar_olalla_candycakes

03/05/2017 “Cupcakes y repostería creativa” en Candy Cakes. Pilar Olalla, apasionada de la repostería, dio pautas sobre cómo preparar y decorar cupcakes y bizcochos. También hubo tiempo para probar los que ella había elaborado, de forma que fue un taller que se disfrutó con los 5 sentidos.

2017/05/03 “Cupcakeak eta sormenezko gozogintza”, Candy Cakes-en. Pilar Olallak, gozogintzaren zaleak, cupcakeak eta bizkotxoak nola prestatu eta apaindu azaldu zuen. Pilarrek berak egindako gozoak dastatzeko denbora ere egon zen; beraz, tailerra bost zentzumenez gozatu zen.

bidashop_comercio_irun_charla_optica_ikuski_fotografia_2
Foto de Estudio Gover

04/05/2017 “La iluminación en fotografía y su evolución” en Óptica Ikuski. Mariano Aguado de ADStudio y Fernando Vergara de Estudio Gover dieron una clase magistral detallada, concreta y muy recomendada para los amantes de la fotografía. Fue una gran oportunidad para preguntar y aprender de expertos en la materia.

2017/05/04 “Argia argazkigintzan eta bere eboluzioa” Ikuski optikan. ADStudioko  Mariano Aguadok eta Estudio Goverreko Fernando Vergarak klase magistral zehatza, xehetasunez betea eta argazkigintzaren zaletuentzat oso gomendagarria eman zuten. Oso aukera ona izan zen argazkigintzan  adituei galdetzeko eta haiengandik ikasteko.

bidashop_comercio_irun_charla_bar_arkupe_voila_premium

05/05/2017 “Cómo catar un vino paso a paso” en el Bar Arkupe. A menudo se piensa que el universo del vino está reservado en exclusiva para especialistas, ¡pero de eso nada! Voilà Premium acercó a los asistentes al mundo de sensaciones que ofrece el vino y fue capaz de despertar todos nuestros sentidos. También hubo la oportunidad de conocer un poquito más a a esta empresa irunesa que está revolucionando el concepto del “aperitivo”. Lo que más sorprendió fue su aroma y frescura en la boca. ¡Muy recomendable!

2017/05/05 “Nola dastatu ardo bat urratsez urrats”,  Arkupe tabernan. Sarritan pentsatzen da ardoaren unibertsoa soilik espezialistentzat erreserbatuta, baina ez da hala inondik inora! Voilà Premiumek ardoak eskaintzen dituen sentsazioen mundura hurbildu zituen bertaratuak eta gure zentzumen guztiak pizteko gai izan zen. “Aperitiboa”-ren kontzeptua goitik behera aldatzen ari den Irungo enpresa hau pixka bat gehiago ezagutzeko aukera ere egon zen. Gehien harritu ninduena ardoaren usaina eta freskotasuna ahoan. Oso gomendagarria!

bidashop_comercio_irun_charla_auditek_all4movil_moviles

11/05/2017 “Aprende a manejarte con el móvil” en Auditek, charla dirigida a personas mayores. Antes los teléfonos eran de un solo uso, llamar y recibir llamadas, pero en un abrir y cerrar de ojos el teléfono se convirtió en móvil y el móvil en una herramienta fundamental para facilitarles la vida también a las personas mayores. ¡Con razón que a veces no tengan claro su funcionamiento! All4movil explicó de una forma sencilla cómo manejarse con un smartphone y qué aplicaciones se recomiendan para las personas mayores.

2017/05/11 “Ikasi mugikorrarekin moldatzen” Auditek-en; adineko pertsonentzako hitzaldia. Lehen telefonoek erabilera bakarra zuten, deiak egin eta jaso, baina begien itxi-ireki batean telefonoa mugikor bihurtu zen eta mugikorra adineko pertsonei bizitza erraztuko zien funtsezko tresna. Ez da  harritzekoa, beraz, batzuetan garbi ez edukitzea mugikorrak nola funtzionatzen duen! All4movilek erraz azaldu zuen nola erabili smartphone bat eta zer aplikazio diren gomendagarriak adineko pertsonentzat.

bidashop_comercio_irun_charla_lenceria_olalla

12/05/2017 “Bulos sobre la depilación láser” en Lencería Olalla. Muchas personas están animadas a hacérsela, pero se dicen taaantas cosas sobre ella, que ya era hora de que alguien aclarara qué es mentira y qué es verdad: Carmen Bailon, de Bi&Be Bienestar y Belleza.

2017/05/12 “Laser depilazioaren gaineko gezurrak”, Lenceria Olalla dendan Pertsona asko animatuta daude laserrez depilatzera, baina depilazio mota horretaz hainbeste gauza esaten direnez, ordua da argitzeko zer den egia eta zer gezurra esaten den horretatik guztitik: Carmen Bailon, Bi&Be Bienestar y Belleza dendakoa.

bidashop_comercio_irun_charla_tinta_comics_juegos_mesa

14/05/2017 “Aprende a jugar: hay juegos de mesa más allá del Monopoly y el Risk” en el Bar Don Jabugo. Intensa y divertida, así fue la tarde de partidas con Miren de Tinta Comics en el Bar Don Jabugo. Con ella descubrimos y recordamos lo geniales que son los juegos de mesa.

2017/05/14 “ikasi jolasten: badira  mahai jokoak Monopolytik eta Risketik haratago”, Don Jabugo tabernan. Bizia eta dibertigarria. Hala izan zen Tinta Comics-eko Mirenekin jokoan igarotako arratsaldea, Don jabugo tabernan.  Mirenekin deskubritu eta gogoratu genuen zein ederrak diren mahai jokoak.

bidashop_comercio_irun_charla_tinta_comics_aiora_larrañaga_adicciones

16/05/2017 “Sexología y adicciones en la adolescencia” en Tinta Comics. La psicóloga Aiora Larrañaga dio una interesantísima charla sobre la sexología y las adicciones de la que, entre otras cosas, los asistentes se quedaron con un consejo muy importante: que todas las aficiones y consumos deben tener un tiempo limitado de práctica.

2017/05/16 “Sexologia eta adikzioak adoleszentzian”, Tinta Comics-en Aiora Larrañaga psikologoak oso hitzaldi interesgarria eman zuen sexologiaz eta adikzioez, eta bertaratuak, besteak beste, oso aholku garrantzitsuarekin geratu ziren: zaletasun eta kontsumo guztiek denbora mugatua eduki behar dute praktikan.

bidashop_comercio_irun_charla_river_earth_montar_acuario

17/05/2017 “Acuarafilia: cómo montar un acuario desde cero” en River & Earth. Este establecimiento se ha inaugurado hace solo unos meses en la Calle Juan Arana y lo gestionan personas apasionadas por los peces y los reptiles. El taller fue dinámico y muy ameno, fueron montando el acuario paso a paso y lo hicieron de una forma tan agradable y divertida que supieron transmitir su pasión de una forma inmejorable.

2017/05/17 “Akuarafilia: nola muntatu akuario bat zerotik hasita”, River & Earth-en. Establezimendu hau duela hilabete gutxi batzuk inauguratu zen Juan Arana kalean, eta arrainen eta narrastien zale batzuek kudeatzen dute. Tailerra dinamikoa eta oso dibertigarria izan zen, akuarioa urratsez urrats muntatu zituzten, eta hain modu atseginean eta dibertigarrian egin zuten, non primeran transmititu zizkieten bertaratuei beren zaletasunak.

bidashop_comercio_irun_charla_papperino_helados_casa

18/05/2017 “Cómo hacer helados en casa”. Una gozada el taller de Papperino, love & gelato en el que Yon fue enseñando paso a paso a elaborar estos refrescantes “snacks”. Fue un taller ameno y muy práctico que también se disfrutó con los 5 sentidos. Además, tuvo lugar en el corazoncito de Papperino, su obrador, un sitio inspirador y mágico del que salen auténticas obras de arte. Los asistentes salieron sin duda con muy buen sabor de boca. Ahora toca poner en práctica lo aprendido.

2017/05/18 “Nola egin izozkiak etxean” Sekulako gozamena izan zen Papperino, love & gelatoren tailerra, non Yonek “snack” freskagarri horiek egiten irakatsi zuen urratsez urrats. Tailer dibertigarria izan zen eta oso praktikoa, eta  5 zentzumenez  disfrutatu zen. Gainera, Papperinoaren bihotzean egin zen, bere lantegian, inspirazio leku magikoan, benetako arte lanen sorlekuan. Bertaratuak oso aho zapore onarekin atera ziren, dudarik gabe. Orain ikasitakoa praktikan jartzeko unea da.

bidashop_comercio_irun_charla_calzados_marisa_hendayestyle_moda_psicologia

19/05/2017 “Estilo, moda y emociones” en Calzados Marisa. Ana del blog Hendayestyle habló sobre el estilo, la moda y las emociones porque está convencida de que la moda no es algo superficial, como se cree en algunos ámbitos, sino que es mucho más: una herramienta de bienestar que bien gestionada nos ayuda a sacar lo mejor de nosotros mismos. Habló sobre cómo conseguir esa seguridad y confianza que nos ayude también a gestionar nuestras emociones gracias a sus “10 claves para brillar”. Nos quedamos con una frase: “Conocernos bien por dentro nos ayuda a la hora de vestirnos para sentirnos bien por fuera”.

2017/05/19 “Estilo, moda eta emozioak”, Marisa Oinetakoak dendan.  Anak, Hendayestyle bolgekoak, estiloaz, modaz eta emozioez hitz egin zuen, konbentzituta dagoelako moda ez dela zerbait azalekoa, hainbat eremutan uste ez bezala, eta uste duelako askoz gehiago dela: ongizaterako tresna bat, ondo gestionatuta hoberena ematen laguntzen digun zerbait. Gure emozioak kudeatzen ere lagunduko digun segurtasuna eta konfiantza lortzeko moduaz hitz egin zuen,  “Distira egiteko dituen 10 funtsezko gako”-ei esker.  Esaldi batekin geratu ginen: “Gure burua barrutik ondo ezagutzeak janzteko unean lagunduko digu, kanpotik ondo sentitzeko”.

bidashop_comercio_irun_charla_orlegi_productos_ecologicos_garazi_nutricion

23/05/2017 “Bulos de las diestas y la alimentación” en Orlegi Productos Ecológicos. Una persona puede estar suficientemente alimentada si ha comido bastantes alimentos, pero puede estar mal nutrida si con esos alimentos no ha tomado todos los tipos de nutrientes que necesita. La dietista y nutricionista Garazi Lizarraga dio pautas para conocer los alimentos de consumo diario que se deben tomar para mantener una dieta equilibrada, y fue aclarando bulos relacionados con la dieta y la álimentación. Fue una ponencia muy enriquecedora con la que hizo reflexionar a muchos de los asistentes sobre sus costumbres. También pudieron plantearle sus dudas.

2017/05/17 “Dieten eta elikaduraren gaineko gezurrak”, Orlegi produktu ekologikoak dendan. Pertsona bat nahiko elikatuta egon daiteke elikagai nahikoak jan baditu, baina gaizki elikatuta egon daiteke elikagai horiekin ez baditu behar dituen nutriente mota guztiak hartu. Garazi Lizarraga dietista eta nutrizionistak dieta orekatua edukitzeko egunero kontsumitu behar diren elikagaiak ezagutzeko jarraibideak eman, eta dietaren eta elikaduraren gaineko gezurrak argitu zituen. Oso hitzaldi aberasgarria izan zen, bertaratu asko bere ohituren gainean gogoeta egitera eraman baitzituen. Zalantzak ere planteatu ahal zizkioten.

bidashop_comercio_irun_charla_prink_all4movil_impresion

24/05/2017 “Impresión desde el móvil y nuevas apps de interés” en Prink. Los smartphones forman parte de nuestra vida y centran muchas de las tareas que realizamos. Iker de Prink y Jon de All4movil recordaron que gracias a las tecnologías inalámbricas, se pueden imprimir documentos e imágenes directamente desde el móvil, algo que aporta flexibilidad y rapidez. Los asistentes a la charla salieron con las manos bien llenas: la charla en papel, un paquete de papel fotográfico y tantas fotos como quisieron impresas desde sus móviles. ¡Menudo detallazo! En definitiva, fue una tarde entretenida y divertida descubriendo las diferentes formas de imprimir desde los teléfonos móviles.

2017/05/24 “Inprimatzea mugikorretik eta app interesgarri berriak”, Prinken Smartphoneak gure bizitzaren zatia dira eta egiten ditugun lan asko zentratzen dituzte. Prinkeko Ikerrek eta All4movileko Jonek gogora ekarri ziguten hari gabeko teknologiei esker mugikorretik zuzenean inprimatu daitezkeela dokumentuak eta irudiak, eta horrek malgutasuna ea azkartasuna ematen duela. Hitzaldian egon zirenak eskuak bete-bete eginda irten ziren: hitzaldia paperean, paper fotografikoko pakete bat, eta mugikorretik inprimatutako nahi beste argazki.  Hori bai detailea! Hitz batean, arratsalde entretenigarria eta dibertigarria izan zen, eta telefono mugikorretatik inprimatzeko dauden moduak deskubritu genituen.

bidashop_comercio_irun_charla_foto-gover_lady_management_grupos_musica

25/05/2017 “¿Quieres formar un grupo y no sabes cómo darte a conocer?” en Estudio Gover. Dirigida a artistas emergentes, Ladyred Management no sólo trató temas como el posicionamiento o la facturación, Gemma también incidió mucho en la importancia de hacerse valer ante las productoras y de trabajarse una buena y adecuada carta de presentación. ¡Qué importante es la imagen de marca!

2017/05/25 “Talde bat sortu nahi eta ez dakizu nola eman ezagutzera zure burua?”, Estudios Goverren Sortu berri diren artistentzat, Ladyred Managementen ez zen soilik fakturazioaz edo posizionamenduaz hitz egin. Ekoiztetxeen aurrean norbere burua balioestea eta aurkezpen gutun ona eta egokia edukitzea zein garrantzitsuak diren ere azpimarratu zuen Gemmak. Zein garrantzitsua den markaren irudia!

bidashop_comercio_irun_charla_bibe_pilates

26/05/2017 “Pilates suelo vs pilates máquina” en BiBe, Belleza y Bienestar. Fue una cita de lo más interesante para los amantes del pilates y para todos los que quisieron conocer más y mejor este sistema de entrenamiento físico y mental que sirve no sólo para mejorar nuestra condición física, también nuestra capacidad de control y concentración. La masterclass corrió a cargo de Mario, monitor de pilates.

2017/05/26 “Pilates zoruan vs pilates makina”, BiBe, Belleza y Bienestar establezimenduan. Oso hitzordu interesgarria izan zen Pilatesen zaleentzat eta entrenamendu fisiko eta mentaleko sistema hau gehiago eta hobeto ezagutu nahi zuten guztientzat, sistema horrekin gure egoera fisikoa ez ezik gure burua kontrolatzeko eta kontzentratzeko dugun ahalmena ere hobetu dezakegu eta. Masterclassa Mario pilates monitoreak eman zuen.

bidashop_comercio_irun_charla_nanas_boutique_beatriz_aparicia_bullying

31/05/2017 “Charla sobre el bullying escolar” en Nanas Boutique. Interesantísima la tertulia que organizó la tienda Nanas con la abogada Beatriz Rodriguez Aparicio para hablar sobre el bullying. Se habló sobre los protocolos actuales en los colegios, el papel de los padres o tutores a la hora de detectar un caso, la prevención… El bullying no sólo es un problema escolar, es social, y la concienciación es clave porque todos jugamos un papel importante.

2017/05/31 “Eskolako bullyingari buruzko hitzaldia”, Nanas Boutiquen. Oso interesgarria izan zen bullyingari buruz hitz egiteko Nanas dendak Beatriz Rodriguez Aparicio abokatuarekin antolatu zuen hizketaldia. Ikastetxeetan egun dauden protokoloez eta kasuren bat antzematen denean gurasoek edo tutoreek duten zereginaz hitz egin zen, bai eta prebentzioaz ere, besteak beste. Bullyinga ez da soilik eskolako arazoa, arazo soziala ere bada, eta kontzientziazioa funtsezkoa da denok zeregin garrantzitsua dugulako horretan.

bidashop_comercio_irun_charla_mendibil_tinta_comics

01/06/2017 “Los dibujos animados de los 90: Japón invade nuestros televisores” en el Parque Comercial Mendibil. Miren de Tinta Comics invitó a los asistentes a un maravilloso viaje a la niñez y a los dibujos de los 90 que marcaron la infancia de muchos. Hubo varios momentazos, uno de ellos con todos los asistentes cantando la cabecera de Oliver y Benji y de otros dibujos igual de conocidos. El colofón final fue el sorteo de varios comics. La charla también pudo seguirse a través de Facebook Live.

2017/06/01 “90eko marrazki bizidunak: Japoniak gure telebistak inbaditu ditu”, Mendibil Merkataritza Parkean. Tinta Comics-eko Mirenek bidaia izugarri bat egitera gonbidatu zituen  bertaratuak, haurtzarora eta askoren haur garaiak markatu zituzten 90eko marrazki bizidunetara. Une zoragarri bat baino gehiago egon ziren, eta horietako bat izan zen bertaratu guztiak Oliver eta Benji eta horien bezain ezagunak ziren beste marrazki bizidun batzuen sarrerako kantak abesten. Bukaerako kolofoia komiki batzuen zozketa izan zen. Facebook Liveren bitartez ere jarraitu ahal izan zen hitzaldia.

bidashop_comercio_irun_charla_auditek_audicion

06/06/2017 “Audición y deterioro cognitivo” en Auditek. La pérdida de audición es uno de los problemas de salud más comunes que afecta a los adultos mayores y ancianos. De hecho, una de cada tres personas mayores de 60 años y la mitad de aquellas mayores de 85 sufren pérdida de la audición. Especialmente dirigida a personas mayores, Mari Jose entre otras cosas recordó la importancia de estar atentos a los síntomas que indican que se está produciendo una pérdida del sentido del oído.

2017/06/06 “Entzumena eta narriadura kognitiboa”, Auditeken. Entzumenaren galera da pertsona helduek eta adineko pertsonek diuten osasun arazorik ohikoena. Izan ere, 60 urtetik gorako hiru pertsonetatik batek eta 85 urtetiko gorakoen erdiak entzumenaren galera edukitzen dute.   Bereziki adineko pertsonei zuzenduta,  Mari Josek gogora ekarri zuen, besteak beste, garrantzitsua dela adi egotea, entzumena galtzen ari dela adierazten duten sintomak agertu daitezkeelako.

bidashop_comercio_irun_charla_mateo_vergara_ba_sirimiri

07/06/2017 “Los entresijos del cine y la TV” en el Bar Sirimiri. Qué lujazo poder acabar los encuentros con ciudadanos en los establecimientos Bidashop con el GRAN Mateo Vergara, pregonero además de las fiestas de este año. Mateo habló sobre las anécdotas y experiencias vividas en sus más de 15 años trabajando en televisión. ¡Fue un broche de oro final a los encuentros inmejorable!

2017/06/07 “Zinemaren eta telebistaren ezkutuko kontuak”, Sirimiri tabernan. Sekulako luxua izan da Mateo Vergara HANDIArekin amaiera eman ahal izatea Bidashop establezimenduetan herritarrekin egindako topaketei, bera baita aurtengo jaietako pregoilaria. Telebistan lanean emandako 15 baino gehiagoan bizitako pasadizoez eta esperientziez  hitz egin zuen Mateok. Amaiera bikaina topaketetarako, amaiera ezin hobea!

En total han sido 7 semanas intensas, pero que han merecido MUCHO la pena. Muchísimas gracias a los asistentes por animarse a participar y a acompañarnos en esta primera edición de los encuentros. Esperamos que hayáis disfrutado tanto como nosotros. Gracias también a la Diputación Foral de Gipuzkoa y al Ayuntamiento de Irun por su colaboración…

Guztira 7 aste intentsu izan dira, baina merezi izan du BENETAN. Eskerrik asko bertaratu diren guztiei, parte hartzera animatu direlako eta topaketen lehen edizio honetan gurekin egoteagatik. Espero dugu guk adina disfrutatu izana. Eskerrik asko, baita ere, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Irungo Udalari, eman duten laguntzagatik…

…y qué hubiese sido del Programa de Encuentros sin los ponentes… Leontxo García, Mila (Arreglitos), Pilar Calvo Olalla, Mariano Aguado Darrosa (adStudio), Fernando Vergara Gonzalez (Estudio Gover), Aitor (Voilà Premium), Beatriz Rodriguez Aparicio, Jon (All4movil), Carmen (Bi&Be Bienestar y Belleza), Aiora Larrañaga, Asier, Iñigo y David (River & Earth), Yon (Papperino, love & gelato), Ana (HendayeStyle), Garazi Lizarraga Dietista eta Nutrizionista, Iker (Prink Irun), Gemma (Ladyred Management y Producciones), Mario Pequeño, Miren (Tinta Comics), Maria José (Auditek Centro Auditivo) y Mateo Vergara Echeveste. Muchísimas GRACIAS por vuestro apoyo, confianza y minutos organizando los encuentros. Ha sido un placer poder contar con vosotros, grandes profesionales y personas apasionadas y generosas. Eskerrik asko!

…Eta, nola ez, Topaketetan parte hartu duten hizlariei ere eskerrik asko, Topaketen Programarako garrantzitsuak izan direlako. Beraz, eskerrik asko…  Leontxo Garcia, Mila (Arreglitos), Pilar Calvo Olalla, Mariano Aguado Darrosa (adStudio), Fernando Vergara Gonzalez (Estudio Gover), Aitor (Voilà Premium), Beatriz Rodriguez Aparicio, Jon (All4movil), Carmen (Bi&Be Bienestar y Belleza), Aiora Larrañaga, Asier, Iñigo y David (River & Earth), Yon (Papperino, love & gelato), Ana (HendayeStyle), Garazi Lizarraga Dietista eta Nutrizionista, Iker (Prink Irun), Gemma (Ladyred Management y Producciones), Mario Pequeño, Miren (Tinta Comics), Maria José (Auditek Centro Auditivo) eta Mateo Vergara Echeveste. ESKERRIK ASKO zuen laguntza eta konfiantzagatik eta topaketak antolatzen eman duzuen denboragatik. Plazera izan da zuekin guztiokin egotea, profesional bikainak zaretelako, zuen zaletasunak gogotsu bizi dituzuelako eta eskuzabalak zaretelako.   Eskerrik asko!

bidashop_comercio_irun_charla